Gernikak Gasteizen jokatuko du, eta Bermeok Erandion
FUTBOLA // Hirugarren Mailan jokatzen duten Busturialdeko futbol taldeek etxetik kanpo jokatuko dute hogeigarren jardunaldia. Gernikak, esaterako, Deportivo Alavesen kontra neurtuko ditu indarrak, Jose Luis Compañon (Gasteiz; Araba) futbol zelaian. Ha...
FUTBOLA // Hirugarren Mailan jokatzen duten Busturialdeko futbol taldeek etxetik kanpo jokatuko dute hogeigarren jardunaldia. Gernikak, esaterako, Deportivo Alavesen kontra neurtuko ditu indarrak, Jose Luis Compañon (Gasteiz; Araba) futbol zelaian. Hain justu, domekan (urtarrilaren 11n) izango da norgehiagoka 11:30ean. Bermeok, bestalde, Erandioren zelaian jokatuko du, domekan baita ere, 11:15etik aurrera. Gernika sailkapen nagusiko hirugarren postuan dago, 36 puntugaz, eta, bermeotarrak, berriz, hamabigarren sailkatuak dira ligan.