Fondaberriko txartelak astelehenera arte berritu daitezke
Azken bi urteetan egin modura, Mutrikuko Udalak Fondaberrin aparkatzeko txartel bereziak aterako ditu. Bi txartel mota egongo dira aukeran: batak, urtean 10 euro ordainduta, egunean ordu eta erdi doan aparkatzeko aukera ematen du, eta, besteak, urtean ...
Joxan Agirregomezkorta udal gobernazio buruak jakitera eman duenez, «2014an txartela zuten herritarrek astelehena baino lehen aktibatu beharko dituzte berriro. Bestela, txartel horiek desaktibatuta geldituko dira, eta prozesu guztia egin beharko dute berriro ere».
Txartela berriro aktibatzea erabakitzen duten herritarrek nahi duten denbora tarteari dagokion ordainketa egin beharko dute Kutxabanken. Ondoren, bankuko ziurtagiria udaltzaingoan aurkeztu beharko dute. «Txartela aktibatzeko asmorik ez dutenei, udaltzainetan bueltatzeko eskatuko genieke. Izan ere, txartel horiek berrerabiltzeko daude pentsatuak».
Txartelik ez dutenek, berriz, bi pauso eman beharko dituzte. Lehenik eta behin, udaletxeko harreran edo udal webgunean (www.mutriku.net) eskuratu daitezkeen eskaera orria bete eta dagokion ordainketa egin beharko dute Kutxabanken. Azkenik, bankuko ordainagiria eta betetako eskaera orria udaltzaingora eraman beharko dituzte. «Fondaberrin aparkatzeko txartela momentuan emango die».