Familian zapatuak dibertigarriak izateko tailerrak antolatu dituzte
Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak, familiartean zapatuak dibertigarriak izan daitezen, tailerrak antolatu ditu urtarrilerako, otsailerako eta martxorako.Lehenengo tailerra urtarrilaren 17an izango da, Euskal Kultura Jokoak izenburua jarri diote tail...
Lehenengo tailerra urtarrilaren 17an izango da, Euskal Kultura Jokoak izenburua jarri diote tailer horri. Otsailean, berriz, 14an bilduko dira Pista Jokoa Museoan tailerrean. Martxoaren 14an izango dute hirugarren hitzordua, eta Koloreetako Artelanak egingo dituzte horretan.
Tailerretan parte hartzeagatik ez da oraindu behar, baina izena eman behar da aldez aurretik, 94-625 54 51 telefono zenbakira deituta.