Euskal Ligako partiduak jokatuko dituzte bertoko zestalariek
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatuta, Euskal Liga hasiko dute asteburuan Euskal Herriko hainbat zestalarik; tartean, Lea-Artibai eta Busturialdekoek. Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuak ere hartuko ditu kirolari horien partiduak gaur berta...
Hiru partidu lehiatuko dituzte gaur, hain zuzen ere, Jai Alain. Gazteek eta nagusiek parte hartuko dute. 19:00etan hasita, gazteak izango dira kantxaratuko diren lehenak. Gernika-Lumoko Anderrek eta Xabatek Zumaiako zestalarien aurka neurtuko dituzte indarrak. Ostean, nagusien txanda izango da. Gernika-Lumoko Rokek eta Urtubik jolastuko dute bigarren partidua Zumaiakoen aurka. Azkenik, Gernika-Lumoko Xabik eta Lekek Berriatuko Antxon eta Arriolaren kontra lehiatu beharko dute, eta partidu horrekin bukatuko dituzte gaurkoak.
Berriatuarrak, Donostian
Berriatuarrek, gainera, Gernika-Lumon ez ezik, Donostian ere izango dute jokatzeko hitzordua. Hain zuzen, bihar lehiatu beharko dira gazte mailako Unax eta Jon berriatuarrak Zumaiaren aurka, 17:00etan hasita.