Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko du Aretxabaletak
Retagi Bi eta Rezusta izango dituzte aurkari Aretxabaletak eta Bengoetxea VI-k. Bergarako frontoian jokatuko dute finalaurdena. Markina-Xemeinen ere jokatuko dute partidu batBinakako Txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko du gaur, 22:00etan Bergar...
Retagi Bi eta Rezusta izango dituzte aurkari Aretxabaletak eta Bengoetxea VI-k. Bergarako frontoian jokatuko dute finalaurdena. Markina-Xemeinen ere jokatuko dute partidu bat
Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko du gaur, 22:00etan Bergarako frontoian Andoni Aretxabaletak. Retegi Bi eta Rezusta izango dituzte aurkari gaur gaueko finalaurdenean.Bengoetxea VI.agaz batera laugarren postuan dago pilotari markina-xemeindarra. Orain arte jokatu diren txapelketako hiru partidetatik bi jokatu ahal izan ditu. Binakako lehen partida irabazi egin zuten Artola eta Albisu gaindituta. Irujo eta Barriolaren kontra, berriz, 22 eta 17 galdu zuten Eibarko Astelena frontoian Urteberri egunean jokatu zuten norgehiagokan.
Aretxabaletak, bestalde, ez zuen bigarren partida jokatu. Ibai Zabala aritu zen bere ordez. Bengoetxeak eta Zabalak bigarren puntua lortu zuten orduan.
Markina-Xemeinen
Aurten ere, Binakako Txapelketako partidu bat ikusteko aukera egongo da Markina-Xemeinen. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, zazpigarren jardunaldia bere herrian jokatuko du Aretxabaletak.
Berasaluze II eta Zubieta izango dituzte aurkari urtarrilaren 31n jokatuko den norgehiagokan.