7.000 euro banatu ditu Zatoztek
Hilaren 5ean Zatoztek egin zuen Gabonetako zozketako irabazleak agertu dira. Guztira, 70 ondarrutarrek 100 euroko txekeak jaso zituzten atzo. Saria jasotzera joan ziren guztiek argazkian pozik jaso zuten erosketak egiteko txekea. Irabazle bakoitzak hil...
Hilaren 5ean Zatoztek egin zuen Gabonetako zozketako irabazleak agertu dira. Guztira, 70 ondarrutarrek 100 euroko txekeak jaso zituzten atzo. Saria jasotzera joan ziren guztiek argazkian pozik jaso zuten erosketak egiteko txekea. Irabazle bakoitzak hilabete bukaera arteko epea izango du zenbaki irabazlea suertatu zaion dendan gastatzeko. Zatoztekoek nabarmendu dutenez, «aurten erosketa kopuruak ez du gorakadarik eduki. Ea beherapenetan kanpaina ondo joaten den».