Ziortza-Bolibarko berba eta esaeren lehiaketa domekan amaituko da
Ekimenaren helburua galtzekotan dauden berbak berreskuratzea da. Lehiaketan parte hartzeko herriko tabernetan dauden paperak bete eta kutxara sartu behar diraHerriko altxorrak izenburupean, Ziortza-Bolibarko Udaleko Euskara Batzordeak herriko berba eta...
Ekimenaren helburua galtzekotan dauden berbak berreskuratzea da. Lehiaketan parte hartzeko herriko tabernetan dauden paperak bete eta kutxara sartu behar dira
Herriko altxorrak izenburupean, Ziortza-Bolibarko Udaleko Euskara Batzordeak herriko berba eta esaeren inguruko lehiaketa ipini zuen martxan abenduan. «Gure herriko berba asko galtzen doazela ikusita antolatu dugu lehiaketa», gaineratu dute. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna domeka da.Ekimenaren helburua galtzekotan dauden berba horiek berreskuratzea dela diote euskara batzordeko kideek. «Berba horiek batu eta bizi gehiago ematen ahalegintzeko antolatu dugu lehiaketa».
Horrela ba, domekara arte, herritarrek euren proposamenak aurkeztu ahal dituzte. «Nork ez du entzun etxean aurretik inoiz entzun bariko berbaren bat? Horrez gain, gutxi erabili edo sarri erabiltzen ez den eta asko gustatzen diren herriko berba bat ere aurkeztu ahal dute».
Lehiaketan parte hartzea «erraz-erraza» dela diote antolatzaileek. «Herriko tabernetan edo udaletxean dauden paperak bete eta kutxetan sartzea baino ez da egin behar. Paperean berba edo esaera idatzi beharko dute herritarrek. Berba bat idazten badute, aldamenean euskara batuan zelan idazten den ipini beharko dute. Jarraian, aukeratutako berba horregaz esaldi bat egin beharko dute».
Herritarrei lehiaketan parte hartzeko deia egin diete udaleko euskara batzordeko kideek. «Animatu parte hartzera; saria zurea da!!! Gainera, zenbat eta paper gehiago bete, saria irabazteko orduan-eta aukera gehiago edukiko dute».
Sariak
Lehiakide guztien artean, hiru sari banatuko dituzte denetara: lehenengo saria tablet bat izango da, bigarren saria bi lagunentzako afari bat eta hirugarrena Mihiluze jolasa.