Zaintzaileentzako laguntza handitu egingo du aldundiak
2015. urteari begira, bere eskaintza zabalduko du Bizkaiko Foru Aldundiko Zainduz programak. Busturialdean eta Lea-Artibain ere eskaintzen du aldundiak mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko programa hori. Hain zuzen, familiakoren bat zaindu behar dut...
2015ean, baina, mendekotasunari aurrea hartzeko laguntza hori zabaldu egingo duela jakinarazi dute. Hain zuzen, Bizkaiko hiru zentrorekin hitzarmena sinatu berri du Bizkaiko Foru Aldundiak, etxeko zaintzaileei «arnasaldiak» eskaintzeko asmoz.
Laguntza zuzenak
«Egungo testuinguruan, mendekotasun egoeran dauden adinekoen eta haien familien lehentasunak aldatu egin dira. Pertsona askok etxean, edo, behintzat, norberaren familia eta gizarte-ingurunean geratzea nahiago dute». Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren ustez, senideek eta hurbilekoek adinekoei eskaintzen dizkieten arreta eta laguntza herri administrazioek babestu behar duten gizarte ondasuna da.
Testuinguru horretan onartu zuen, abenduan, zaintzaileei laguntza zuzena emateko hitzarmenak sinatzea.
Zaintzaileek asteburuetan arnasaldiak hartzeko plazak hitzartu ditu Txurdinagako eta Durangoko zentroekin. Horrez gain, Gorabiderekin eta APNABIrekin ere hitzarmena sinatu du foru aldundiak, helburu berberagaz.