![mosby-mann-filter3](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2015/01/mosby-mann-filter3-300x168.jpg)
Egunotan Valladoliden (Espainia) jokatu den Espainiako txapelketan saskiratze gehien sartu dituena izan da Gernika-Lumoko saskibaloi taldeko Ane Olaeta gaztea. Euskadiko selekzioagaz jokatu du kadete gernikarrak, eta 5 topaketetan, guztira, 42 puntu lortu ditu. Saskibaloi talde bereko Bernice Mosby jokalaria –argazkian–, bestalde, Emakumeen Ligan saskiratze gehien egin dituena izan da. Gainera, aitortu duenez, bere onena oraindik emateko du berton. Estrategia erabiltzen duen jokalari bezala deskribatu du bere burua Mosbyk eta ezustekoekin jokatzea gustuko duela gaineratu du.