‘TRANSIT Gernika’ erakusketarekin hasi zuen museoak 2014. urtea
Bake kultura eskola umeekin lantzeko asmoz,
Museoa eskoletan izeneko programa ipini zuen martxan Gernika-Lumoko Bakearen Museoak, aurreko ikasturtean. 2015ean programa hori mantenduko duela jakinarazi du Bakearen Museoak, eta, orain arte bezala, Bizkai osora zabalduko du eskaintza. Programa horren bitartez, umeek bakearn kulturarekin lotutako tailerrak landu ahal izango dituzte eskoletan, Gernika-Lumoko Bakearen Museoko hezkuntza arloko arduradunaren gidaritzapean. Bizkaiko eskola denek eska dezakete programarekin bat egitea, eta doakoa izango da.
Era berean, hasi berri den urterako ekintzen berri ere eman du museoak. Bisita gidatuak eskainiko ditu, bai museora zein bonbardaketa garaiko babesleku batera; ekimen bereziak egun berezietarako; erakusketa bibilografiko berri bi ipiniko ditu ikusgai, atzerriko artxiboetan ikertzen jarraituko du…
Gainera, aldi baterak erakusketak zeintzuk izango diren ere zehaztu du Bakearen Museoak:
Zibilizazioen arteko elkarrizketa (ikusgai dago orain, martxora bitartean); Gernika eta beste leku batzuetako berreraikuntzari buruzko erakusketa propio berria (martxo amaieratik irailera bitartean; eta
Cosiendo Paz: Conflicto, Arpilleras, Memoria (iraila amaieratik 2016ko martxora bitartean).
2014ko balantzea, positiboa
2014. urtean museoak izan dituen bisitan berri ere eman dute arduradunek, eta burututako ekintzen balorazioa egin dute. Balantzea positiboa izan dela zehaztu dute, eta urtea 34.087 bisitarekin amaitu dutela, “azken urteetako bisitari kopururik handiena”.