Magiaz beteriko arratsaldea ekarriko du Oliver magoak bihar
Bermeo magiaz beteko du Oliver magoak bihar, familia osoari zuzendutako ikuskizunagaz. Hain zuzen, Nestor Basterretxea aretoan izango da, eta 18:30ean hasiko du bere saioa.Bertan, umoreagaz lagunduta, magia trikimailu ikusgarriak egingo ditu, bertaratu...
Bertan, umoreagaz lagunduta, magia trikimailu ikusgarriak egingo ditu, bertaratutakoei ondo pasatzeko aukera emanez.
Ikuskizunagaz gozatu nahi duenak 5 euro ordaindu beharko ditu. Hala, sarrerak erosteko aukera du dagoeneko Gizarte eta Kultura Etxean, Kutxabankeko orotariko kutxazainetan edota www.kutxabank.es webgunean. Hala ere, egunean bertan aretoko leihatilan erosteko aukera ere egongo da.