Hezitzaile bat gehiago edukiko du Lekeitioko Aisialdi Zerbitzuak
Premia bereziak dituzten umeei behar duten arreta eskaintzea dute helburua. Urrian hasi zen martxan udal aisialdi zerbitzua harrera ona izaten ari da herriko ume eta gazteen arteanPremia bereziak dituzten umeen beharrizanak asetuak egon daitezen hezitz...
Premia bereziak dituzten umeei behar duten arreta eskaintzea dute helburua. Urrian hasi zen martxan udal aisialdi zerbitzua harrera ona izaten ari da herriko ume eta gazteen artean
Premia bereziak dituzten umeen beharrizanak asetuak egon daitezen hezitzaile bat gehitu du lantaldera Lekeitioko Aisialdi Zerbitzuak. «Aniztasuna irizpide moduan, perfil ezberdinetako gazte guztiei parte hartzeko aukera eman nahi dio udal aisialdi zerbitzuak, eta jendartearen integrazioa bideratzeko baliagarri izatea du jomuga», azaldu dute.Urrian martxan hasi zen udal aisialdi zerbitzu berria arrakasta handia izaten ari da. 2013-2014 ikasturtean udal aisialdi zerbitzuaren gaineko hausnarketa prozesuari esker, haur eta gazteen nahi eta beharrizanen arabera antolatutako aisialdi zerbitzua eskaintzen ari dira, eta haur eta gazteen parte hartze handi hori horren islada dela uste dute.
Zazpi herritarrek osatu dute orain arte lantaldea, eta aurreikuspenak gainditu direnez, hurrengo egunetan beste begirale bat gehituko da taldea sendotzeko. «Premia bereziak dituzten umeei gainerako umeen eskubide berak aitortu behar zaizkie», azpimarratu dute aisialdi taldekoek.