Bertonen erakusleiho lehiaketaren bigarren saria, Modas Marianek jaso du, eta hirugarrena, Aintzane loradendak. Herritarrentzat, berriz, Nusadua dendarena izan da aurtongo gabonetako politena.
Iolatz gizon eta gazte modaren erakusleihoa
Iolatz gizon eta gazte moda izan da Berton Bermeoko txiki erdi enpresen elkarteak antolatu duen XIII. erakusleiho lehiaketaren irabazlea. Bertoneko teknikari Amaia Galvanek jakinarazi duenez, «herriko 28 dendek parte hartu dute aurtengo lehiaketan, iaz baino gehiago».
Iolatz gizon eta gazte moda dendaren atzetik, Modas Marianek eta Aintzane loradendak jaso dituzte bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. Aurten, gainera, lehenengoz, herritarrek ere erakusleihorik gustokoena aukeratu ahal izan dute, eta horientzat Nusaduarena izan da gabonetako erakusleihorik ederrena. Galvanek azaldutakoaren arabera, «lehenengoa aldia izateko ondo joan da, 100 boto inguru jaso dira eta alde handiz irabazi du Nusaduak». Datorren urtera begira, baina, «buelta bat eman behar diogu honi, herritar gehiagok parte har dezaten».
Herriko zenbait elkarteetako ordezkariak izan dira aurton lehiaketako epaimahaikideak, eta «denetarikoa» egon dela aipatu dute: «28 dendaren artean, oso ondo egon diren erakusleiho asko egon direla esan dute, baina baita ere, asko hobetu ahal zirenak».
SARIAK
Lehenengoa. Iolatz gizon eta gazte moda. Saria: lehiaketaren oroigarria, 100 euro eta Itsaki Irratian publizitatea.
Bigarrena. Modas Marian. Saria: lehiaketaren oroigarria eta 75 euro.
Hirugarrena. Aintzane loradenda. Saria: lehiaketaren oroigarria eta 50 euro.
Herritarrek aukeratutakoa. Nusadua. Saria: lehiaketaren oroigarria eta Itsuki Irratian publizitatea.
-
-
Modas Marian
-
-
Aintzane loradenda
-
-
Nusadua