Morgako frontoia
EREIN programaren bitartez, Morgako frontoian konponketa lanak egiteko diru laguntza eskatu du. Itoginak eta hezetasun arazoak saihestu gura ditu udalak, eta uralitazko teilatua aldatu gura du. Horretarako, proiektu bat garatu du Morgako Udalak, eta beharrezko aurrekontua 138.537,99 euroan zehaztu du. Udalak zehaztu duenez, frontoia erabilera anitzeko gunea da herrian, eta morgatarrek, ume, gazte eta nagusiek, asko erabiltzen dute. Aisialdirako lekua da frontoia, eta han egiten dituzte herriko ekintza ezberdinak.