Espetxeratu egin dute pornografria banatzea leporatuta atxilotutako gizona
11 urteko ume talde batek eman zuen abisua Gernika-Lumoko Ertzain Etxean. Bermeon atxilotu zuten aurreko egunean, umeei sexu organoak erakustea leporatutaUmeei pornografia banatzearen akusaziopean astelehenean Gernika-Lumon atxilotutako gizonezkoa espe...
11 urteko ume talde batek eman zuen abisua Gernika-Lumoko Ertzain Etxean. Bermeon atxilotu zuten aurreko egunean, umeei sexu organoak erakustea leporatuta
Umeei pornografia banatzearen akusaziopean astelehenean Gernika-Lumon atxilotutako gizonezkoa espetxeratzeko agindua eman du epaileak. Hain zuzen, Basauriko kartzelara eraman dute 41 urteko gizonezkoa.Astelehen iluntzean atzeman zuten poliziek ustezko delitugilea. Hain zuzen, 11 urteko ume koadrilla batek emandako abisuagatik atera ziren ertzainak haren bila. Ustez, gizonezkoak eduki pornografikoak zituzten DVDak eman zizkien 11 urteko gazteei; hori dela eta, Gernika-Lumoko Ertzain Etxera jo zuten, gertatutakoa salatzeko.
Umeek esaten zutena egiaztatu ostean, gizonezkoaren azalpena eskatu zien poliziak gazteei, eta haren bila atera ziren.
20:00ak aldera atzeman zuten, Gernika-Lumoko Azoka kalean. Umeek emandako deskripzioagaz bat zetorren gizonezko bat ikusi zuen Ertzaintzaren patruila batek kale hartan. Identifikatu ostean, umeek kontatutakoa egia zela egiaztatu zuten poliziek, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Aurreko egunean Bermeon
Adingabeen aurkako sexu probokazioaren delituaren akusaziopean atxilotu zuten ertzainek.
Gizonezkoa, gainera, Bermeon atxilotu zuten aurreko egunean, domekan, umeei sexu organoak erakusteagatik. Exhibizionismoa egitea leporatuta atxilotu zuten. Segurtasun Sailak azaldutakoaren arabera, atxilotuak pipitak eskaintzen zizkien adingabeei, eta behin arreta bereganatuta, sexu organoak erakusten zizkien.
Bermeon atxilotu ostean, egin beharreko izapideak egin eta epailearen esku utzi zuten gizonezkoa, baina hark libre utzi zuen. Orain, baina, espetxeratzeko agindua eman du.