'Emakumeak kamera atzean' ikastaroa gaur hasiko da, Etxelilan
Ondarroako Berdintasun Sailak antolatutako Emakumeak kamera atzean ikastaroa gaur hasiko da, 18:00etan, Etxelilan. Ikastaroan parte hartu ahal izateko aurretiaz izena eman behar zen. Ikastaroak bi ordu eta erdiko iraupena edukiko du.Gidoilari, zuzendar...
Gidoilari, zuzendari, aktore… izan nahi dutenei zuzenduta dago ikastaroa, eta Lara Izagirre zinemagileak gidatuko du. Helburua ikus-entzunezko tresnak erabiltzeko beharrezkoak diren ezagupenak jakitera ematea da. «Parte hartzea eta elkarlana beharrezkoa dira», gaineratu dute arduradunek.
Ikastaroan parte hartzen dutenek film labur bat ekoizteko aukera edukiko dute. «Gidoia idaztetik hasi eta grabaketa eta edizioa zelan egiten direnera arte ikasiko dute. Horrela, zinemaren munduan lehen urratsak emango dituzte».
Ikastaroa urtarrileko eguen guztietan eta otsailaren 5ean egingo da. Film laburra egiteko grabaketa martxoko asteburu baten egingo da, eta editatzeko hitzorduak martxoaren 12an eta 19an izango dira.
Ikastaroan parte hartzen duten guztiek haurtzaindegi zerbitzua edukiko dute eskura, behar izanez gero.