UPV Gipuzkoaren kontra ekingo dio bigarren itzuliari Gernika-Lumoko saskibaloi taldeak. Hain zuzen, etxeko zaleen babesean jokatuko dute, Malosten, zapatuan (urtarrilak 10), 18:30ean hasita. Lehen itzuliko norgehiagokan gernikarrak nagusitu ziren. Hala, gipuzkoarrek arantza kentzeko gogoagaz jokatuko dute Malosten.
Gernika Bizkaia sailkapen nagusiko seigarren postuan dago zazpi partida irabazita eta sei galduta. Asteburuan nagusituz gero, sailkapenean Embutidos Pajariel (Bembibre)harrapatzeko aukera izango lukete bertokoek. Horretarako, baina, Leongo taldeak Campus Promete azkenaurreko sailkatuaren kontra galdu beharko luke. Galduz gero, bestalde, Zamarat taldeak Gernika-Lumokoa harrapatzeko aukera izango luke sailkapenean. Izan ere, Zamarat partida bakarrera dago.
UPV Gipuzkoa, bestalde, hamargarren sailkatua da ligan. Hala, mailari eusteko borrokan sartuta dago Donostiako taldea. Momentuz bost partida irabazi dituzte gipuzkoarrek.