Atzoko laugarren etapan hiru postu aurreratu zituen Txomin Arana Ereñoko moto gidariak. Chilecito eta Copiapo arteko ibilbidea 33. postuan amaitu zuen bertokoak, Joan Barreda irabazlearengandik ia ordu erdira. Arana Dakar hasiera ona egiten ari da, eta erritmo berean jarraituz gero iazko marka gainditzeko aukera izango luke. Atzoko etapa ere oso luzea izan zen. Erlojuaren kontrako saioak 315km zeuzkan, baina gidariek 594km gehiago egin behar izan zituzten ibilbidea burutzeko.
Gaurko erlojuaren kontrako saioak 458km izango ditu. Lotura ibilbideak, bestalde, 174km izango ditu. Parte hartzaileek Copiapo eta Antofagasta arteko ibilbide azkarra egin beharko dute.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.