5. etapan neurtu beharko ditu indarrak gaur Txomin Aranak
Argentina utzi eta Txilerako bidea hartu zuen Txomin Arana Ereñoko moto gidariak atzo, Dakarreko laugarren etapan parte hartuta. HITZAren papereko edizioa itxi zenean, laugarren etapako sailkapenean 31. postuan zihoan ereñarra, 6. puntuan.Txileko Ata...
Txileko Atacamako gunean hasi zuten atzo 315 kilometroko erlojupekoa, Copiapora ailegatuz. Bertako meatzetako pistetan barrena aritu ziren gidariak, eta hondar guneetatik ere igaro behar izan zuten.
Aurreko etapan 28. postua eskuratu zuen, eta horrek sailkapen orokorrean 34. posturaino igotzea ahalbidetu zion. Etapa horren hasieran beste pilotu batzuen atzetik joan behar izan zuen Ereñokoak; hautsa tarteko, ez zuen aurreratzerik izan. Aranak berak azaldu duenez, erreka zabal batera heldu zirenean lortu zuen pilotu batzuk aurreratzea. Hala ere, etaparen azken zatian erritmoa jaitsi behar izan zuen, 40 bat kilometro falta zirenean lau litro inguru erregai baino ez zitzaiolako geratzen.