Ondarroako OHZ elkarteak 'Hondarroa' urtekaria kaleratu du
Urte amaieragaz batera, Ondarroako Historia Zaleek Hondarroa 2014 urtekaria ezagutzera eman dute.Urtekarian, besteak beste, urtero agertzen diren hainbat atal agertzen dira: txalupen zerrendak, duela 100 urte jaiotako herritarren zerrenda eta argazki z...
Urtekarian, besteak beste, urtero agertzen diren hainbat atal agertzen dira: txalupen zerrendak, duela 100 urte jaiotako herritarren zerrenda eta argazki zaharren otzara.
Horrez gain, hainbat artikulu ere jasotzen ditu 2014ko urtekariak. Tartean, munduari lehen itzulia eman zion txalupa ondarrutar batena zela ziurtatzen duen ikerketa.
2014ko urteurren bereziak
Horrez gain, migrazioen gaia jorratzen jarraitu dute OHZko kideek. «Duela 100 urte Ondarroatik jendea nora joaten zen ikusiko dugu, eta sasoi hartan Txilera joandako ondarrutar batzuen ondorengoak ezagutuko ditugu», adierazi dute elkarteko kideek.
Bestalde, 2014an herrian egon diren urteurren berezientzako tarte berezia ere egin dute. Hain zuzen ere, Pedro Maria Unanue, Txomin Agirre eta Augustin Zubikarai jaio zirela 200, 150 eta 100 urte bete direla eta, haiek gogoan izan ditu urtekariak. Era berean, euren 25. urteurrenetan, Txirrimorraskiren eta Unanue Kamara Koralaren historia ere errepasatu dute.
Argitalpen berria lortu nahi dutenek herriko liburu dendetan eta Turismo Bulegoan erosi ahal dute, 10 eurotan.