Bermeo magiaz beteko du Oliver magoak barikuan, familia osoari zuzendutako ikuskizunagaz. Hain zuzen, Nestor Basterretxea aretoan izango da, eta 18:30ean hasiko du bere saioa.
Bertan, umoreagaz lagunduta, magia truku ikusgarriak egingo ditu, bertaratutakoei ondo pasatzeko aukera emanez.
Ikuskizunagaz gozatu nahi duenak 5 euro ordaindu beharko ditu. Hala, sarrerak erosteko aukera du dagoeneko Gizarte eta kultura etxean, Kutxabankeko orotariko kutxazainetan edota www.kutxabank.es webgunean. Hala ere, egunean bertan ere erosteko aukera izango da aretoko lehiatilan.