Larrotegiko autobus geltokia argiztatu du Lekeitioko Udalak
Genero ikuspegitik herri antolamenduaren segurtasunaren diagnostikoa berrikusi eta herriko puntu ilunak identifikatu ditu Lekeitioko Udalak. Herri antolamenduaren segurtasunaren diagnostikoa berrikusteko deialdi bat egin zuen udalak, eta hainbat herri...
«Herriko puntu batean ikuspen edo argitasun eskasa egoteak zuzenean eragiten du emakumeon segurtasunaren pertzepzioan, eta, ondorioz, osasun psikikoan nahiz fisikoan eragina du. Horrez gain, baldintza horiek eraso sexistak gertatzeko arriskua handitzen dute», azaldu du udalak. Horregatik, beharrezkoa dela diote puntu hauek identifikatzea eta beharrezko egokitzapenak egitea.
Beraz, berrikuspenagaz jarraitzeko asmoa agertu du udalak. Horrela, aurten ere, berdintasun batzordeak beste deialdi bat egiteko asmoa duela jakitera eman dute, «seguruak ez diren zonaldeak berrikusteko eta hobetzeko proposamenak egiteko».