Kakorratz lanak egiten ikasteko tailerrak emango dituzte Astran
Kakorratz lana egiten ikasteko tailerrak emango dituzte urtarrilean, Gernika-Lumoko Astran. Gaur egingo dute lehenengo tailerra, diru zorroak egiten ikastekoa, eta urtarrilaren 28an izango da azkena, paparrekoak egiten ikastekoa.Tartean, beste bi taile...
Tartean, beste bi tailer ere egingo dituzte: lepokoak egitekoa (hilaren 14an) eta txanoak egitekoa (hilaren 21ean).
Tailerretan parte hartu gura dutenek etxetik eraman behar izango dute egun bakoitzerako zehaztutako materiala: kakorratzak eta harilak, hain zuzen ere.
Hiru orduko tailerrak izango direla zehaztu dute antolatzaileek: 17:30ean hasiko dira, eta 20:30ean amaitu.