Joan dira hiru Errege Magoak
Ekialdetik etorritako erregeek urtarrilaren 5ean izaten dute lan gehien; hala ere, Errege Egunez ere kalean izaten dira. Lekeition eta Gernika-Lumoko Lorategietan atzo ere batu ziren gazteekin.Lea-Artibain, Busturialdean eta Mutrikun urtarrilaren 5ean ...
Ekialdetik etorritako erregeek urtarrilaren 5ean izaten dute lan gehien; hala ere, Errege Egunez ere kalean izaten dira. Lekeition eta Gernika-Lumoko Lorategietan atzo ere batu ziren gazteekin.
Lea-Artibain, Busturialdean eta Mutrikun urtarrilaren 5ean izaten dute lan gehien Meltxor Gaspar eta Baltasar Errege Magoek. Hala ere, eskualdeotako zenbait lekutan Errege Egunez ere kalean izaten dira sortaldetik etorritako bidaiariak.Leku horietako bi dira Lekeitio eta Gernika-Lumoko Lorategieta auzoa. Lea-Artibaiko herrian kalejira egin zuten erregeek, Olentzerogaz batera. Dendari kalean hasita, porturaino joan ziren Gabonetako lau protagonistak, musikaz lagunduta. Lorategietan, bestalde, gazteentzako gozokiak banatu zituzten Errege Magoek.
Elai-Alai dantza taldeko kide gazteak ere kalera irten ziren atzo. Erregeak datoz kantatuz, Gernika-Lumoko kaleak alaitu zituzten eguerdian.