Itsasoa protagonista Enrike Zubiaren erakusketan
Enrike Zubia artista bermeotarrak olioz egindako azken lanak ikusgai eta salgai daude Nestor Basterretxea aretoan. Erakusketa bisitatzen dutenek itsasoa ikusiko dutela dio Zubiak: «Itsasoa, bitsa eta kresala. Gure herriko portuan berezia dena, hain zu...
Enrike Zubia artista bermeotarrak olioz egindako azken lanak ikusgai eta salgai daude Nestor Basterretxea aretoan. Erakusketa bisitatzen dutenek itsasoa ikusiko dutela dio Zubiak: «Itsasoa, bitsa eta kresala. Gure herriko portuan berezia dena, hain zuzen ere». Batez ere, olioz egindako lanak jarri ditu ikusgai. Hala ere, azkenaldian «pintzel pasaldi solteak» ematen ibili dela dio bermeotarrak: «Lana arinago errematatzeko. Lana zenbat eta gehiago luzatu, gehiago estutzen zara, eta hurrengo egunean berriro ekin behar diozu lanari, eta horrek kalte egiten du. Arinago amaitu behar da, eta hasi orduko ideiak argiago eduki». Urtarrilaren 11ra arte bisitatu ahalko da Zubiaren erakusketa, 19:00etatik 21:00etara zapatura bitartean, eta 12:00etatik 14:00etara domekan. Lan guztiak salgai daude, «Apurka-apurka saltzen dira, egoera zailak bizitzen ari gara, eta ulertzekoa ere bada». Olioez gain, zenbait eskulturetarako proiektuak edota ideiak ere jarri ditu erakusketan ikusgai.