![Gernika-Lumoko Ertzain Etxea](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2015/01/Comisaria-Gernika.jpg)
Gernika-Lumoko Ertzain Etxea
Astelehen arratsaldean atzeman zuen Ertzaintzak 41 urteko gizonezkoa, Gernika-Lumoko Azoka kalean. 11 urte ume batzuk eman zioten abisua poliziari. Gizonezko batek edukin pornografikoa zuten DVD batzuk eman zizkien, eta gazteek Ertzain Etxera jo zuten. Umeek salatutakoa egiaztatu ostean, gizona bilatzeari ekin zion Ertzaintzak. Azoka kalean atzeman zuten, eta, identifikatu eta gertatutakoa egiaztatu ostean, atxilotu egin zuten, adingabeen aurka probokazio sexualaren delitua egitearen akusaziopean.
Aurreko egunean, domekan, Bermeon atxilotu zuten gizon hura, adingabeei kalean genitalak erakusteagatik, baina libre utzi zuten. Epaileak kartzeleratzeko agindua eman du orain.