Elikadura plan bat sortzeko proiektua aurkeztuko dute
EA // Lurbizi proiektuaren aurkezpena egingo dute bihar, 18:00etan, Ean. Eskolondon batuko dira horretarako, eta herritarren parte hartzea eta laguntza ezinbestekoak direla aipatu dute proiektuaren sustatzaileek. Helburua «Busturialdean elikadura plan...
EA // Lurbizi proiektuaren aurkezpena egingo dute bihar, 18:00etan, Ean. Eskolondon batuko dira horretarako, eta herritarren parte hartzea eta laguntza ezinbestekoak direla aipatu dute proiektuaren sustatzaileek. Helburua «Busturialdean elikadura plan bat sortzea» dela argitu dute, «tokikoa eta jasangarria». Horretarako, baina, Busturialdean egun dagoen nekazal eta abeltzaintza produkzioaren eta kontsumoaren egoera aztertu behar dutela gaineratu dute.