Agirregana kalea
Herriko kale-bideak eta lorategiak zaintzeko udal planari jarraituz, Calzada Egoitzarako sarbidea hobetzeko lanak hasi ditu Gernika-Lumoko Udalak Agirregana kalean (57-58 eta 65-66 zenbakietan), Santa Claran eta Bekoibarrako industriaguneko zati batean, Astra eraikinaren aurrean.
29.960 euro inbertituko ditu horretarako udalerriko kale-bideak egoera onean egon daitezen. Jose Mari Gorroño alkateak adierazi dauenez, “lehen mailako herria izateko, oso garrantzitsua da hiri-altzariak, argiak eta lorategiak garbi eta ondo zainduta eukitea”.
15 egunez luzatuko dira areatze eta asfaltatze lanok.