400 bat lagun herriko ermitak ezagutzen
Herrikoak zein kanpokoak bilduta, auzoz auzo ibili ziren domekan ia 400 bat lagun Berriatuan. Herriko ermitak lotzen dituen ibilbidea egin zuten mendizaleek; batzuek bide luzea aukeratu zuten, eta besteek, berriz, laburra. Batzuek zein besteek eguraldi...
Herrikoak zein kanpokoak bilduta, auzoz auzo ibili ziren domekan ia 400 bat lagun Berriatuan. Herriko ermitak lotzen dituen ibilbidea egin zuten mendizaleek; batzuek bide luzea aukeratu zuten, eta besteek, berriz, laburra. Batzuek zein besteek eguraldia lagun izan zuten ibilaldian, eta inguru «politaz» gozatzeko aukera izan zuten, antolatzaileen arabera. Zortzigarren mendi ibilaldia izan zen domekakoa, eta urtero legez, urte berriko lehenengo domekan batu ziren horretaz gozatzeko. Hasierako ibilaldietan 70-80 bat herritar batzen baziren ere, urtean-urtean «goranzko joera izan duen ekintza» dela azaldu dute antolatzaileek. Hala, «pozik» dira orain arteko ibilbideagaz.