Mirna Mazic jokalari kroaziarrak Gernika Bizkaia taldea utzi du
Gernika Bizkaiako jokalari kroaziar Mirna Mazicek eskaintza oso ona jaso du Turkiatik, eta Gernika-Lumoko taldea uztea erabaki du. Mazic-ek Agu Spor de Kayseri taldean jokatuko du aurrerantzean, Euroligan aritzeko aukera izanez.Kroaziarrak esker oneko ...
Kroaziarrak esker oneko berbak izan ditu Gernika-Lumoko saskibaloi familia gutziarentzat bere agurrean. Mario Lopez entrenatzailearen berbetan, ordezko bat bilatzen ari dira neguko merkatuan. Gabonetako atsedenalditik bueltan, Gernika-Lumoko jokalariak hirugarren sailkatu dira Portugaleteko txapelketan. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketan, bertokoek nagusitasun handia erakutsi zuten Portugaleteko Oribeltza taldearen aurka, 23-78 irabazita. Finalean, bestalde, Promete taldea GDKO Ibaizabali nagusitu zitzaion, 62-67.