Hemeretzi lanpostu sortu dira 2014. urtean Lanbide Ekimenei esker
Enplegua sortzeko Gernika-Lumoko Behargintza zentroak egindako lanak bere fruituak eman ditu. Zentro horretako arduradunek jakitera eman dutenez, 2014ko ekitaldian hemeretzi lanpostu sortzen lagundu du Lanbide Ekimenak zentroak.Horrez gain, beste hainb...
Horrez gain, beste hainbeste zerbitzu ere ematen ditu Lanbide Ekimenak zentroak, eta horien balorazioa ere ona izan zen iaz. Prestakuntzari dagokionez, tailerretan 76 lagunek parte hartu zutela zehaztu dute.
Autoenpelgua sustatzea, udalerrira enpresa berriak erakartzea eta ikasle berriak espezializatzea dira erakunde horrek dituen lehetasun batzuk. Ardatz haiek garatzeko antolatu dituzten programetan izandako parte hartzea ere nabarmendu dute. Hain zuzen, programa horiei esker, 28 enpresa eta negozio sortu dira Busturialdean; ostalaritza arloan, arropa eta zapatagintza arloan, nekazaritzan edota lorezaintza ekologikoaren arloan, besteak beste.
Aholkularitza zerbitzua
Gernika-Lumoko Behargintzak garatu dituen pestakuntza ikastaroak eta progamak ere nabarmendu dituzte udal arduradunek. Hain zuzen ere, Hasierako lanbide Prestakuntzako Programak aipatu ditu. 2014an hamahiru ikasle hartu zituzten programa horiek, honako lanbideetarako prestatzeko: mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa erakunde sozialetan; produktuen diseinu integrala (eko- diseinua) eta mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa etxean bertan.
Programa zehatzak ez ezik, orientazio edo aholkularitza zerbitzua ere ematen du Lanbide Ekimenak zentroak. Iaz, guztira, 300 lagun baino gehiago hartu zituen zerbitzu horrek.