Hasi dira hondakin organikoak batzen
Edukiontzi marroietako hondakin organikoen bilketa sailkatua egiten hasi dira Busturian. Atzo batu zuten lehenengoz. Lan hori egiteaz Inbisa SA enpresa arduratuko da, eta jakinarazi dutenez, astelehenero batuko dituzte landare jatorriko hondakinak. Hal...
Edukiontzi marroietako hondakin organikoen bilketa sailkatua egiten hasi dira Busturian. Atzo batu zuten lehenengoz. Lan hori egiteaz Inbisa SA enpresa arduratuko da, eta jakinarazi dutenez, astelehenero batuko dituzte landare jatorriko hondakinak. Hala ere, edukiontzi marroietako giltza duten busturiarrek edozein egunetan bota ahalko dituzte hondakin organikoak. Udalak gogorarazi duenez, edukiontzi marroietan ezin izango da hondakin organikoak ez diren gainontzeko hondakinik bota.