Gizonezko bat atxilotu dute exhibizionismoa egitea leporatuta
Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen domeka gauean Bermeon, adingabeen aurrean exhibizionismoa egiteagatik. Segurtasun Sailak azaldutakoaren arabera, atxilotuak pipitak eskaintzen zizkien adingabeei, eta behin arreta bereganatuta, sexu-org...
Bermeoko udaltzaingoak deitu zuen Ertzaintzara, herriko parke baten ondoan adingabeei ustez sexu-organoak erakusten zebiltzan gizonezko bat zegoela ohartarazteko. Hala, ertzainek Bermeon gertakariak berretsi ostean, ustezko exhibizionistaren bila hasi ziren, udaltzain baten laguntzagaz, eta berehala aurkitu zuten.
Frantzisko Deuna enparantzako banketxe bateko kutxazain batean aurkitu zuten gizonezkoa. Identifikatu ostean, atxilotu egin zuten.
Segurtasun Sailaren arabera, gertakari horren inguruko bi salaketa jaso dituzte. Ertzaintza beharrezkoak diren izapideak egiten ari da, atxilotua datozen orduetan epailearen aurrera joan dadin.