Gernikak garaipenagaz hasi du 2015a, eta Bermeok porrotagaz
Gernika futbol taldeak garaipenagaz hasi du 2015a; hain zuzen, 0-1 nagusituta,Balmasedaren zelaian. Partida irabazita, bertokoek 36 puntugaz amaitu dute lehen itzulia, sailkapeneko hirugarren postuan. Hala, aurrerantzean bide beretik jarraituz gero, Ge...
Sailkapeneko lehen bi postuetatik nahiko hurbil dira, gainera; Arenas lehen sailkatuak 40 puntu dauzka eta Portugalete bigarren sailkatuak 38 puntu. Beasain laugarren sailkatuak, bestalde, 34 puntu dauzka.
Bermeok, berriz, ez du ondo hasi urtea, 3-0 galdu baitzuen Aurrera Vitoriaren kontra. Hala, bertokoak hamabigarren postura arte jaitsi dira, 25 puntugaz.