Euskararen aldarria, oinez zein korrika
Euskararen aldeko aldarria oinez eta korrika egin zuten gernikarrek abenduaren 28an, domekan, Abixadan ekimenean. Gernika Atletismo Elkarteak antolatuta, herri krosean parte hartu zuten hainbat herritarrek egun horretan, eta beste hainbat izan ziren Go...
Euskararen aldeko aldarria oinez eta korrika egin zuten gernikarrek abenduaren 28an, domekan, Abixadan ekimenean. Gernika Atletismo Elkarteak antolatuta, herri krosean parte hartu zuten hainbat herritarrek egun horretan, eta beste hainbat izan ziren Goi Zale mendi taldearen ardurapean antolatutako mendi martxan parte hartu zutenak. Batean zein bestean bina ibilbide egiteko aukera izan zuten parte hartzaileek. Korrika egiteko, esaterako, batetik, bi, lau edo sei kilometroko ibilbide luzeak izan zituzten aukeran, eta, bestetik, 500 metroko ibilbide laburra egin ahal izan zuten familiartean. Mendizaleentzat ere bi ibilbide egon ziren; luzeak 18 kilometro eduki zituen.