Bermeoko Udalak sasoiko loreak jarri ditu zenbait berdegunetan
Herriko gune berdeak «edertzeko eta hobetzeko» helburuagaz, Bermeoko Udalak sasoiko lore ezberdinen lore zotalak jarri ditu zenbait gunetan. Hain zuzen ere, San Juan Portaleko, Lamera parkeko eta San Martin inguruko berdeguneetan aurki daitezke aipat...
«Kolore ezberdineko neguko loreak jarri ditugu orain herriko zenbait berdeguneetan. Ondoren, udaberrian, udaberri garaiko lore zotal berriengatik ordezkatzeko asmoa daukagu», azaldu dute Bermeoko udaleko ordezkariek.
Udalak jakinarazi duenez, edertze planaren baitako ekimen bat da sasoiko loreak jartzearena. Bai herritarrentzat zein bisitarientzat herria erakargarriagoa egitea da plan horren helburua, betiere, herriaren nortasuna mantenduta.