2.790 euro batu dituzte Marijesiek, Camins Solidaris laguntzeko
Camins Solidaris Gobernuz Kanpoko Erakundeak hartu du 2014. urtean Gernika-Lumoko Marijesiek batutako dirua: 2.790 euro, hain zuzen ere.Bederatziurrena egiten dute Marijesiek, Gabonak aurretik, eta gaueko errondak ez ezik, egunez ere kantuan ibiltzen d...
Bederatziurrena egiten dute Marijesiek, Gabonak aurretik, eta gaueko errondak ez ezik, egunez ere kantuan ibiltzen dira, abenduaren 24an. Goiz eta eguerdi partean, Gernika-Lumoko kaleetatik barreiatzen dituzte beraien koplak. Abesteaz gain, zakuagaz dirua biltzen ere ibiltzen dira.
Afrikan osasun eta hezkuntza proiektuak garatzen dituen Camins Solidaris GKEk hartu du oraingoan diru hori, eta dohaintza ekonomikoa egitea posible egin duten herritar guztiak eskertu gura izan dituzte Gernika-Lumoko Marijesiek, baita ere gaueko errondetan egon direnak.