Herriko gune berdeak «edertzeko eta hobetzeko» helburuarekin, Bermeoko Udalak sasoiko lore ezberdinen lore zotalak jarri ditu zenbait gunetan. Hain zuzen ere, San Juan Portaleko, Lamera parkeko eta San Martin inguruko berdeguneetan aurki daitezke aipatu loreak.
Bermeoko Udaletik adierazi dutenaren arabera, «kolore ezberdinetako neguko loreak jarri ditugu orain herriko zenbait berdeguneetan. Ondoren, udaberrian, udaberri garaiko lore zotal berriengatik ordezkatzeko asmoa dugu».
Udaletik jakinarazi dutenez, edertze planaren baitako ekimena da sasoiko loreak jartzearena. Plan horren helburua, herria, bai herritarrentzat zein bisitarientzat erakargarriagoa egitea baita, betiere, herriaren nortasuna mantenduta.