Gabonetako atsedenalditik bueltan, Gernika-Lumoko jokalariak ez ziren fin aritu. Txapelketako finalaurrekoetan, esaterako, bigarren mailako GDKO Ibaizabal talde galdakoztarraren kontra galdu zuten, 51-69ko emaitzagaz. Gernikarrek hutsegite asko egin zituzten Galdakaoko taldearen aurka. Hala, ez zuten aukerarik izan finalera heltzeko. Zenbait momentutan markagailuan hurbiltzea lortu zuen arren, partida guztia atzetik egin zuen Gernika Bizkaiak.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketan, Gernika-Lumoko taldeak nagusitasun handia erakutsi zuen Portugaleteko Oribeltza taldearen aurka. Etxeko taldeak Euskal Ligan jokatzen du, eta alde handia izan zen zelaian. Hain zuzen, 23-78 irabazi zuten bertokoek.
Finalean, bestalde, Promete taldea GDKO Ibaizabali nagusitu zitzaion, 62-67.
Mirna Mazic Turkiara doa
Kroaziako jokalariak eskaintza oso ona jaso du Turkiatik, eta Gernika-Lumoko taldea uztea erabaki du. Mazic-ek Agu Spor de Kayseri taldean jokatuko du aurrerantzean, Euroligan aritzeko aukera izanez. Kroaziarrak esker oneko berbak izan ditu Gernika-Lumoko saskibaloi familia gutziarentzat bere agurrean. Mario Lopez entrenatzailearen berbetan, ordezko bat bilatzen ari dira neguko merkatuan.