Gernikak garaipengaz hasi du 2015a, eta Bermeok porrotagaz
Gernikak garaipenagaz hasi du 2015a. Hain zuzen, 0-1 nagusitu ziren gernikarrak Balmasedaren zelaian, azken minutuetan sartutako golari esker. Partida irabazita, bertokoek 36 puntugaz amaitu dute lehen itzulia, sailkapeneko hirugarren postuan. Hala, aurrerantzean bide beretik jarraituz gero, Gernika play-offetarako hautagai sendoa izango da.
Sailkapeneko lehen bi postuak, gainera, nahiko hurbil dituzte bertokoek Arenas lehen sailkatuak 40 puntu dauzka eta Portugalete bigarren sailkatuak 38 puntu. Beasain laugarren sailkatuak, bestalde, 34 puntu dauzka, eta Zalla bosgarrenak 33 puntu.
Bermeok, berriz, ez zuen ondo hasi urtea. Hain justu, 3-0 galdu zuten kostaldekoek Aurrera Vitoriaren kontra. Partida galduta, bertokoak hamabigarren postura arte bajatu dira. 25 puntu ditu Bermeok.