Edukiontzi marroietako hondakin organikoen bilketa sailkatua egiten hasiko dira gaur Busturian. Lan hori egiteaz Inbisa S.A enpresa arduratuko da eta jakinarazi dutenez astelehenero batuko dute landare jatorriko hondakinak. Hala ere, edukiontzi marroietako giltza duten busturiarrek, edozein egunetan jaurti ahalko dituzte hondakin organikoak. Udaletik gogorarazi dutenez, edukiontzi marroietan ezin izango da hondakin organikoak ez diren gainontzeko hondakinik bota.