Gernika-Lumoko Marijesiak
Camins Solidaris Gobernuz Kanpoko Erakundeak hartu du 2014. urtean Gernika-Lumoko Marijesiek batutako dirua: 2.790 euro, hain zuzen ere. Bederatziurrena egiten dute Marijesiek, Gabonak aurretik, eta gaueko errondak ez ezik, egunez ere kantuan ibiltzen dira, abenduaren 24an. Goiz eta eguerdi partean, Gernika-Lumoko kaleetatik barreiatzen dituzte beraien koplak. Abesteaz gain, zakuarekin dirua biltzen ere ibiltzen dira.
Laguntza eman duten denek eskertu gura izan dituzte.