Familia guztiari zuzendutako saioa da Sun Magoarena. Espainia mailako 2011ko magia saria irabazi zuen. Emanaldia Lizeo Antzokian izango da bihar (urtarrilaren 4a), eta 17:00etan hasiko da. Lizeoko bazkideek 3,75 euro ordaindu behar dituzte sarrera bakoizteko. Gainontzekoek, berriz, bost euro.