Urtarrilaren 3koa musika emanaldi bikaina izango da. Hain zuzen, Euskal Herriko hainbat musikarik parte hartuko dute kontzertuan. Besteak beste, Alex Sardui, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Petti, Estitxu Pinatxo, Pier Paul Berzaitz, Olatz Prat, Mixel Ducau eta Kirmen Uribe izango dira oholtza gainean.
Emanaldi berezia Jai Alai pilotalekuan egingo dute, 21:30etik aurrera. Sarrera aurretiaz erosiz gero hamabi euro ordaindu behar dira; bestela, hamabost euro.