Zorionak eta adorea, bertoko gidariei
Automobilismoa eta motoziklismoa batu zituen hitzordua jarri zuten eguazten iluntzean Gernika-Lumon. 2014. urtea bukatzear, eta 2015. urtea hastear dagoenean, Zihara Esteban auto gidari gernikarragaz eta Txomin Arana moto gidari ereñarragaz batu zen G...
Automobilismoa eta motoziklismoa batu zituen hitzordua jarri zuten eguazten iluntzean Gernika-Lumon. 2014. urtea bukatzear, eta 2015. urtea hastear dagoenean, Zihara Esteban auto gidari gernikarragaz eta Txomin Arana moto gidari ereñarragaz batu zen Gernika-Lumoko Udaleko kirol zinegotzi Alberto Azueta, Santanape kiroldegian. Aranak Dakarrean parte hartuko du datorren urtarrilean argazkian, iazko Dakarreko oroigarriarekin. Hala, lasterketarako animoak eman zizkion Azuetak ereñarrari. Gernika-Lumoko gaztea 32 orduko MaxiEndurance lasterketako sariagaz eskuan, berriz, zoriondu egin zuen kirol zinegotziak, aurtongo denboraldia ondo baino hobeto burutu ostean.