Xabi Aranburu ondarrutarra urtarrilaren 9an epaituko dute
Urtarrilaren 9an, 08:30ean, Xabi Aranburu Sagarminaga preso politiko ondarrutarra Tolosan (Frantzia) epaituko dute.Aranbururen senideek adierazi dutenez, ez dakite ondarrutarrari zer leporatzen dioten; salaketa Frantziako Muret Seysess espetxeak ipini ...
Aranbururen senideek adierazi dutenez, ez dakite ondarrutarrari zer leporatzen dioten; salaketa Frantziako Muret Seysess espetxeak ipini duela dakite bakarrik. «Orain momentuan ez dakigu zer leporatzen dioten, Fiskaltzak Xabiren kontra egindako eskaeraren berri ez dugu eta. Hori epaiketaren egunean jakingo dugu», azaldu du presoaren amak.
Urrian jaso zuten ondarrutarraren senideek epaiketaren berri. «Epaiketa, berez, urrian egitekoak ziren, baina hainbat aldiz atzeratu egin da. Ez dakigu zergatik atzeratu duten ere, erantzunik ez digute ematen eta».
2013ko apirilean hilabetez isolamenduan eduki zuten Aranburu Muret Seysess-eko (Frantziako) kartzelan. Epaiketa egiteko salaketa han sortu zen eztaibadaren harira izan daitekeela uste dute ondarrutarraren gurasoek. «Dakigun bakarra da kartzelak berak salaketa ipini ziola, eta orain, epaitu egingo dute».
Jasota tratu txarren harira
Hain zuzen ere, isolamenduan egon zen bitartean, biluzik eduki zuten Aranburu. Hori dela eta, preso ondarrutarraren senideek tratu txarrengatik salaketa jarri zioten Muret Seysess-eko kartzelari. Kartzelari ipinitako salaketa hori ez zen onartu eta bertan behera geratu zen.
Era berean, kartzelaren aurka ipinitako salaketa, «euren semearen aurka» erabili dutela uste dute Aranbururen senideek. «Tratu txarrak jaso zituelako salaketa ipini genuen. Orain, hori guztia Xabiren aurka erabili nahi dutela uste dugu».