'Pankreas' antzerkia taularatuko dute Lizeo Antzokian
Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria dira antzezleak. Barre algarak eragiten dituen lana da. Gaur izango da emanaldia, 20:30ean hasitaGernika-Lumoko eta inguruetako antzerki zaleek primeran pasatzeko aukera izango dute gaur. Hain zuzen, T...
Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria dira antzezleak. Barre algarak eragiten dituen lana da. Gaur izango da emanaldia, 20:30ean hasita
Gernika-Lumoko eta inguruetako antzerki zaleek primeran pasatzeko aukera izango dute gaur. Hain zuzen, Tartean antzerki taldeak Pankreas: gaur egungo tragikomedia bertsoz paratua lan berria taularatuko du, Lizeo Antzokian, 20:30etik aurrera. Lizeoko bazkidek 7,5 euro ordaindu behar dituzte sarrera bakoitzeko. Gainontzekoek, aldiz, 10 euroren truke erosi dezakete txartela.Pankreas endreduzko komedia bat da. Antzerkia giro ilunean hasten da, baina lanak aurrera egin ahala barre algarak gero eta ohikoagoak izaten dira ikusleen artean. Tartean taldeak taularatutakoa, gainera, ikuskizun berritzailea da, bertsotan antzeztutako lana baita. Hala, bertsozaleek gozatzeko modukoa ere bada.
Obrako antzezleak ere aski ezagunak dira euskal antzerkigintzan. Hain zuzen, Lingua Nabajorum antzeztu zuen hirukote berberak egiten ditu aktore lanak Pankreasen: Joseba Apaolazak, Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak. Azken horrek, gainera, antzezlanaren gidoia ere egin du. Bertso zuzendaritzarako eta moldaketetarako, bestalde, Karmele Aranbururen eta Andoni Egañaren laguntza izan du antzerki taldeak.
Antzezleak pare bat galderari erantzuten saiatuko dira obrak iraun bitartean. Hain justu, zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? eta zer emango edo gordeko zenuke? dira galdera horiek. Komedia horretako hiru antzezleek auzi garrantzitsu horri irtenbidea emango diote, ikusleen artean barre algarak eraginez.
Antzelanean ezusteko gertaerak bata bestearen atzean helduko dira, fisikaren axioma bati men eginez: «Gerta daitekeen guztia gertatu egiten da nozbait».