Olentzero eta Mari Domingiren bisitarako prest
Urduritasuna nabaria da umeen artean. Gabon eguna heltzeko gutxi falta da jada, eta Euskal Herriko ikazkin famatuena eta Mari Domingi menditik jaistear daude. Hilaren 25eko egunsentian opariak banatu aurretik, baina, lehenik eta behin eskutitzak batu b...
Olentzero ez da, baina, Gabonetan opariak banatzen dituen bakarra, zenbait herritara Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak ere iritsiko baitita. Horiek, hala ere, urtarrilera arte ez dira Ekialde Urrunetik iritsiko.
Jarduera ugari Gabonetan
Umeek ikastetxeetan oporrak izaten dituzten sasoi honetan, aspertzeko astirik ez dute izango. Bi eskualdeotako herri gehienetan, batez ere, umeei zuzendutako gustu guztietarako jarduera ugari prestatu dituzte: ludotekak, irteerak, tailerrak, antzerkiak, kontzertuak…