Mutrikuko Bandak Udako kontzertuaren DVDa salgai ipini du
Uztaila hasieretan Mutrikuko Musika Bandak herriko hainbat talderekin batera egin zuen Eusko Irudiak ikuskizuneko bideoa sailgai dago turismo bulegoan; 12 euroren truke eros daiteke DVDa.Bandako kide direnek, bestalde, bandako edonori esanda eskuratu d...
Bandako kide direnek, bestalde, bandako edonori esanda eskuratu dezakete bideoa. Horrez gain, kontzertuan parte hartu zuten Parrokiko abesbatza, Komenduko abesbatza, Anaiarte abesbatza, Madalen abesbatza, Kantuz Bizi abesbatza, Gure Ametsa dantza taldea, Txistu taldea, Bertso eskola kideek eta Txalapartariek beraien taldeko zuzendariarekin konpondu beharko dute DVDa eskuratzeko.