Gipuzkoako Gomazko Pala Txapelketaren finalak jokatu dira Mutrikun
Gipuzkoako Gomazko Pala Txapelketako azken fasera ailegatuta, bihar azken partiduan neurtuko dituzte indarrak 2. eta 3. mailako finalistek.Maila batekoek zein bestekoek Miruaitz frontoia izango dute norgehiagokarako eszenatoki.Hirugarren mailako talde...
Maila batekoek zein bestekoek Miruaitz frontoia izango dute norgehiagokarako eszenatoki.
Hirugarren mailako taldeak lehiatuko dira lehenengo, eta 18:30ean hasiko dute partidua. Hain zuzen, lehenengo eta bigarren postua erabakitzeko partida da jokatuko dutena zapatuan, eta horretarako, kantxara aterako dira, batetik, Hernaniko E.Ramos eta A. Zubimendi eta, bestetik, I. Alzuri eta F. Laborde altzatarrak.
Horiek bukatutakoan hasiko dute lehia bigarren mailako pala jokalariek. Hain justu, Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkarteko Igor Elezagaraik (Mutriku) eta Xabier Garaldek (Berriatua) Elgoibarko Lagunak taldeko K. Arrizabalaga eta A.Etxeberriaren aurka jokatu beharko dute partidua.